Erosketaren aurreko aholkularitza teknikoa, Nafarroako COATek koordinatua
Nafarroako etxebizitzen berrikuspen profesionala
Aholkularitza tekniko osoa izatea oso garrantzitsua da higiezin bat erosi, saldu, alokatu edo eraberritzeko.
Arkitektura teknikoko profesionalek etxebizitzaren benetako egoeraren berri emango dizute, baita egin daitezkeen konponketen, patologien, eraberritze-kostuen eta abarren berri ere.
Adituen bermea, segurtasunez erabaki dezazun
Nafarroako etxebizitza-parkearen erdia baino gehiago 1980a baino lehen eraiki da, eta dagoeneko gaindituta dauden araudien arabera. Horren ondorioz, etxebizitza askok patologiak dituzte, hala nola hezetasunak, fatxaden narriadurak, isolamendu-arazoak eta abar.
Alde horretatik, higiezinen merkatuaren dinamismo handiarekin batera (eskari handia eta eskaintza txikia dago une honetan), erosle askok zalantza egiten dute etxebizitza bat erostea bezalako erabaki garrantzitsu bati aurre egin behar diotenean. KOATetik nahi dugu arkitektura teknikoaren lanbideak egoera hori hobetzen laguntzea eta fase honetan dauden pertsonei segurtasuna eta aholkularitza eskaintzea.
Profesionalen poltsa
Zer eskaintzen dugu?
Aholkularitza tekniko osoa izatea oso garrantzitsua da higiezin bat erosi, saldu, alokatu edo eraberritzeko.
Etxebizitza bat erosteko inbertsio handia egin behar da, eta ahalik eta informazio gehien behar da. Arkitektura teknikoko profesionalek etxebizitzaren benetako egoeraren berri emango dizute, baita egin daitezkeen konponketen, patologien, eraberritze-kostuen eta abarren berri ere.
Txosten honekin ustekabeak saihestuko dituzu eta zure etxebizitzaren ezaugarriak sakonki ezagutuko dituzu.