Elkargokideentzako onurak
Enpresekiko hitzarmenak
Elkargoak aliantza eta lankidetza ugari sinatu ditu gure inguruko enpresekin eta Estatu mailan, gure elkargokideei onura gehigarriak eskaintzeko. Akordioak hainbat arlotan zabaltzen dira, hala nola aseguruetan, bankuetan, aholkularitzetan eta bestelako zerbitzu erantsietan.
Eraikuntzaren lan-fundazioa
Eraikuntzaren lan-fundazioañ eta FLCk sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker, Fundazioko kideen eskura jartzen du bere prestakuntza-eskaintza, BIM ibilbidearen esparruan. Horretarako, % 15eko deskontua duen sustapen-kodea ematen du. Sustapen-kodea Icolegia/Beste zerbitzu batzuk/Albiste interesgarriak elkargoaren plataforman kontsultatu ahal izango duzu.
Sartu
Sabadell bankua
Elkargoak Sabadell bankuarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena. Informazio gehiago edo finantza-aholkularitza nahi izanez gero, elkargokideek Banco Sabadellen edozein bulegotara jo dezakete. Bertan, banka pertsonalaren kudeatzaile batek hitzarmenaren eskaintza guztiari buruzko informazio zehatza emango die. Nahiago baduzue, deitu 900 500 170 telefonora edo sakatu informazio gehiagorako esteka.
Sartu
Rey-Méndez aholkularitza
Kalitatezko kontabilitate-, zerga- eta lan-aholkularitzako zerbitzua, prezio lehiakorretan. Rey-Mendez, S.L. aholkularitza espezializatuarekin lankidetzan, hiru lanbide-profiletako hiru zerbitzu-modalitate proposatzen dizkizuegu. Informazio estekan zabaldu dezakezu zerbitzuaren irismena.
Sartu
AN gasolindegiak
Lankidetza-hitzarmena, Unión Interprofesional de Navarra (UNIPRO) delakoak 2013an sinatu zuena gasolindegien AN taldearekin. Horren bidez, gure elkargokideek deskontu bat izango dute erregaietan. Txartelen eskaera guztiak Elkargoaren bidez izapidetuko dira. Interesatuek honako helbide honetara bidali beharko dute eskaera: gabinete@coaatnavarra.org, “AN taldearen eskaintza” gaia jarriz.
Sartu